Hitzaren bidez gure sentimenduak, kezkak, pozak eta abarrak adierazten ditugu.
Hitz eginez komunikatzen gara, lan egiten dugu eta baita ere ikasi.
Ligatzeko, estabaidatzeko, ogia erosteko ere hitza erabiltzen dugu.
Autobusa hartzeko, medikura joateko, futboleko sarrerak erosteko eta telefonoz hitz egiteko ere, hitzaren bidez egiten dugu.
Hitzak oinarri ezberdinetan ematen dira, soinuaren bidez, modu idatzian edota gure gorputzeko mugimenduaren bidez.
Eta horregatik, momentuz, gure bloga izen hori du, izan ere, hitza komunikaziorako ezinbesteko tresna da eta, komunikazioa, garapenerako bidea da.
Beraz, HITZ EGITERA!!

A traves de la palabra expresamos nuestros sentimientos, preocupaciones, alegrias..etc.
Hablando nos comunicamos, trabajamos y también aprendemos.Para ligar, discutir, para comprar el pan también utilizamos la palabra.Para coger el autobus, para ir al medico, para comprar las entradas de futbol y para hablar por telefono, lo hacemos a través de la palabra.Las palabras aparecen en diferente soporte; a través del sonido, de forma escrita o a través de los movimientos de nuestro cuerpo.Y por todo esto, por el momento, nuestro blog se llama Hitzak (significa palabras), porque la palabra es imprescindible para que se dé la comunicación y, la comunicación es un elemento clave para el desarrollo,Por lo tanto, A HABLAR!!!!!!!

miércoles, 2 de mayo de 2012

ETXETIK BIDALITAKO GOGOETA


Esaldi hori nik askotan esaten nion gaur gure artean ez dagoen lagun bati. Bera ere, ospitalean egon zen zenbait hilabetez eta bazuen berak niri askotan falta zitzaizkidan indarrak bertan egoteko. Beraz, esaldi hori ikusi eta berarekin gogoratzen nintzen, eta bera gogoratuz eta ateratzen zituen indarrak gogoan edukiz berarengatik eta ondoan nituenengatik aurrera egin behar nuela egiten nion gogor nire buruari.
Gainera, ez nengoen inoiz bakarrik; edozein momentutan nuelako norbait hitz egiteko, negar egiteko, barrezka aritzeko edo soilik, bakarrik ez nengoela gogorarazteko.
Nirekin esperientzia hau pasa duzuen guztioi milesker asko ikasi baitut zuengandik.
Beraz, bertan orain zauden guztioi esan nahi dizuedana da aurrera egiteko, etorkizun paregabe bat duzuelako bertatik ateratzean.
Ohartu orduko une hau ere, oroitzapen bilakatuko da.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

aaaaupa zu! amodioa larrrutik hartuko dut, euskaraz euskeran nahiz etxean zein klasean;)

agridulce

oroitzapenak dijo...

milesker !
ez da besterik geratzen aurrera egin oroitzapen onei helduz.

Brewster. dijo...

Eutsi gogor, aurrera begira, bizitza itxaroten zaitu, aprobetxa ezazu !
Eta beti gogoratu, ez zaudela bakarrik:)

Irati dijo...

Maitia negarrak eragin dizkidazula badakizu ni emen nagoela nahi duzunerako eta ea gero hitzegiten dugun. Asko maite zaitudala eta aurrera egin behar dugula.

Tina.